XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Herri, eutsi goiari P.S.

Asteartez Gorlitz eta Plentziaren artean musuka ia jan zuten piloto gazteak, urtetan moto lasterketetan ahal bezala borrokatu ondoren, Alex anaiaren laguntzaz betiere, Mundu Txapelketarako baliagarri den lehen lasterketa bereganatu zuen igandez Jerezen.

Orain Sari Nagusia eta Mundu mailako sailkapenean lehen postua edukirik, egunkarietako lehen orrialdeetan agertzearen poderioz hasiko dira iristen laguntza ofizialak.

Iganderarte bere ahaleginez irekitako zirrikitutik, handien kluberako sarrera lortu du.

Herriko jaietan berari laguntzeko txozna jartzen zuteneko garaiak amaitzear daudela dirudi, mutilak han hemenka lortutako laguntzez eta sarien bitartez diru galerarik ez izatea besterik ez bait du lortu orain artekoan.

Ea noiz hasten naizen guzti honetan sos batzu ikusten bere ametsa egia bilakatzen ari da.

Herrik 80 cc.tako Mundu Txapelketa bera lortzeko beste bost lasterketatan eutsi beharko dio goiari, eta bere Krauser pribatuaz ez du batere lan erreza izango horixe.

Aspar ez dabil batere gustora bere Derby-az, eta lehen 125 cc.tan Criville bihurriaren adarjotzeaz nahiko ez bazuen, kategoria txikian ere Torrontegi benjaminaren gorakada larrutik ordaintzea suertatu zaio.

Halere, mutilari lehen garaipen handia iritsi zaiola eta, ezin oraindik gehiegizko ametsik egin.

Jerez-en sekulako erreztasunez gainditu zituen denak, eta hilak 14.ean izango du bigarren proba, Missano-ko zirkuitu italiarrean.

Sari Nagusi honekin lortutako ospea oso garrantzitsua izango du 125 cc.ko lasterketetan leku finkoa irabazteko, hainbat sari nagusitan mugatua bait da piloto kopurua, eta titulu zein puntuak erakustea guztiz garrantzitsua du, goragoko urratsa den 125eko kategoria horretan sartzeko oraindik ere beste munduko curriculumik ez duenez.

Baina igandeaz geroztik zirkuituetan Herriren aldeko benetako haizeak jotzen duela dirudi, eta Torrontegitarren etxeko txikitxoak ongi erakutsi du kontrako haizea edota Rabasa-ren bala gorriak ez direla nahiko bere abileziari aurre egiteko.